Alavanet - Observatorio social de Alava

SIIS - Arabako Behatokia
Erabiltzailea:
Pasahitza:
alavanet

Hasiera > Kontestualizazio datuak

KONTESTUALIZAZIO DATUAK

Atal honek udal adierazle sozioekonomiko batzuk biltzen ditu, Arabako gizarte errealitatera lehenengoz hurbiltzen direnak testuinguruan kokatu ahal izan ditzaten sail bakoitzak eskaintzen dituen datuak, bai gizarte beharrei buruzkoak bai Behatoki honetan dauden gizarte zerbitzuen sareari buruzkoak.

Datuok Eustaten eta INEren datu-bankuetatik hartu eta hiru atlas independentetan antolatzen dira.

  • Lehenak hamar bat adierazle demografiko oinarrizko hartzen ditu barnean: biztanleriaren egitura, mugimendu naturalak eta mugimendu migratorioak, batez ere.
  • Bigarrenak udalak langabezian dauden pertsonei eta haien ezaugarriei buruz duen informazioa biltzen du.
  • Hirugarrenak, azkenik, Arabako udaletxeen ohiko diru-sarrera eta gastuei buruzko informazioa biltzen du.

 

Atlas horietako bakoitzak lurraldearen udal-mapa estatistiko bat, barra-grafiko bat eta bi datu-taula eskaintzen ditu, halako moduan non erabiltzaileak adierazle baten udalerriz udalerriko datuak bistaratu ahal izango baititu, eta, aldi bereran, aldiez aurretik hautatuko bi udalerriren adierazle eskuragarri guztiei buruzko ikuspegi orokorra izan. Formula horren bidez, udalerrien arteko adierazle desberdinen balioak elkarrekin ez ezik erkaketa-eremu jakin batzuekin ere konpara daitezke (Lurraldeko batez-bestekoarekin, Estatuko batez bestekoarekin eta abar). Aplikazioak aukera ematen du, baita ere, datuak Excel formatuan jaisteko. Era horretan, erabiltzaileak nahi duen eran erabili ahal izango ditu gero datuok.

Eskuragarri dauden atlasetako bat bistaratzeko, sakatu dagokion loturan (beste leiho bat zabalduko da). Datuak kontsultatzeko argibiderik behar izanez gero, laguntza-orrira jo dezakezu aplikazio horretatik bertatik.

© 2010 – Arabako foru aldundia