Alavanet - Observatorio social de Alava

SIIS - Arabako Behatokia
Erabiltzailea:
Pasahitza:
alavanet

Hasiera > Gizarte beharrei buruzko datuak

GIZARTE BEHARREI BURUZKO DATUAK

Sail honek aukera ematen du Arabako Lurraldeko egungo gizarte beharrei buruzko adierazleen hautaketa bat kontsultatzeko eta EAEko beste bi Lurralde Historikoen egoerarekin konparatzeko. Datuak bost atlasetan antolatzen dira. Atlas horiek bat datoz gizarte zerbitzuen hartzaile izan ohi diren kolektiboekin: adineko pertsona ahulak edo mendekoak, ezintasuna duten pertsonak, gizarte laguntzaren beharrean dauden haurrak eta gazteak, genero-indarkeriaren biktima diren pertsonak, eta pobretasun-egoeran dauden edo gizarte-bazterketa pairatzen duten pertsonak. Alor horietako bakoitzaren kasuan, lurraldean eskuragarri dauden adierazle adierazgarrienak bildu dira.

Datuak askotariko informazio-iturriak erabiliz bildu dira: Eustaten “Bizi-baldintzen Inkesta”, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren “Pobretasun eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta”, Droga Mendekotasunaren Zuzendaritzaren “Euskadi eta Drogak” inkesta, edota INEren “Biztanleria Aktiboaren Inkesta” dira garrantzitsuenetako batzuk. Adierazleetako bakoitza berari buruzko xehetasun metodologikoak biltzen dituen fitxa tekniko batekin lotuta dago, adierazleak kontsultatzeko aplikaziotik bertatik begira daitekeena.

Adierazleak kontsultatzeko eskuragarri dauden bost atlasetako bakoitzak osagai hauek ditu: EAEko lurraldez lurraldeko mapa estatistiko bat, barra-grafiko bat, eta bi datu-taula. Den-denak elementu interaktiboz hornituta daude. Konfigurazio horrek aukera ematen du ikusteko adierazle baten datuak hiru Lurralde Historikoetan, eta, aldi berean, adierazle guztien ikuspegi orokorra hiru lurraldeetako bitan. Gainera, konparazioak egin ahal izango dira euren artean eta EAE osoko batez bestekoarekin. Aplikazioak aukera ematen du, baita ere, datuak Excel formatuan jaisteko. Era horretan, erabiltzaileak nahi duen eran baliatu ahal izango ditu gero datuok.

Eskuragarri dauden atlasetako bat bistaratzeko, sakatu dagokion loturan (beste leiho bat zabalduko da). Datuak kontsultatzeko argibiderik behar izanez gero, laguntza-orrira jo dezakezu aplikazio horretatik bertatik.

© 2010 – Arabako foru aldundia