Alavanet - Observatorio social de Alava

SIIS - Arabako Behatokia
Erabiltzailea:
Pasahitza:
alavanet

Hasiera > Datu estatistikoak: Gizarte zerbitzuen sareari buruzko datuak

GIZARTE ZERBITZUEN SAREARI BURUZKO DATUAK

Sail honek Behatoki honetan dagoen informazio estatistikoaren muina eskaintzen du. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Institutuak eskaini ditu datuak, eta joan den urteko abenduari buruzkoak dira. Sistema kudeatzen duten administrazioek beraiek urtero argitaratzen dituzten memoriekin batera, horiek dira Lurralde honetako gizarte zerbitzuei buruzko informazio-iturri nagusia.

Behatokiaren sail hau osatzen duten adierazleen helburua bikoitza da: batetik, Gizarte Zerbitzuen Sareari buruzko informaziorik ahalik eta eguneratuena eskaintzea herritarrei; bestetik, oinarri moduko bat eskaintzena administrazioetako teknikariei, Sare horretako baliabideak hobeto planifika ditzaten. Hori dela eta, proposatutako adierazle-sail hori “eraikitzen” ari den katalogo gisa ulertu behar da, berrituz eta osatuz joango dena, erabiltzaileek informazio-behar berriak izan ahala.

Egun eskuragarri dagoen informazioak bi motatako datuak eskaintzen du: batetik, Gizarte Zerbitzuen Sareari buruzko oinarrizko datuak —erabiltzaileak, estaldurak, langile-ratioak edo gastu publikoa—; bestetik, erabiltzaileen ezaugarriei buruzko datu zehatzagoak, eta eskainitako arretaren kalitateari buruzko zenbait datu. Informazio hori sei bloketan antolatua dago, eta bloke horiek bat datoz esku-hartze sozialaren hartzaile izan diren eta Gizarte Zerbitzuen Sarearen beraren antolaera definitu duten kolektiboekin: adineko pertsonak, ezintasuna duten pertsonak, haurrak eta gazteak, emakumeak, gizarte-bazterketaren egoeran dauden pertsonak, eta biztanleria, osorik hartuta.

Kolektibo horiek erabil ditzaketen baliabideei buruzko datuak taula pertsonalizatu eta atlas interaktibo batzuen bidez kontsulta daitezke. Taula horiek helburu jakin batekin diseinatu dira: alegia, udalean kolektibo horietako bakoitzak udal-mailan daukan zerbitzu-sarearen dimentsio nagusien ikuspegi orokorra eskaintzeko. Aplikazio horri esker datuak modu dinamikoan kontsulta daitezke, eta erabiltzaileak aukera izango du udalerri jakin bati, udalerri-multzo bati, edo Lurralde osoari buruzko datuak kontsultatzeko. Erabilgarri dauden taulak kontsultatzeko, sakatu Taulen ikonoa ikonoa kolektiboen zerrendan.

Atlas interaktiboek koadriletan diharduten Gizarte Zerbitzuen jarduerari buruzko adierazle adierazgarrienen hautaketa bat eskaintzen digute. Oso baliagarriak dira zerbitzu horiek betetzeko orduan lurraldez lurralde izaten diren desberdintasunak agerian jartzeko. Mapa estatistiko bat, barra-grafiko bat eta bi datu-taula elkarrekin konbinatuz, Atlas horiek oso baliagarriak dira bai koadrilen arteko adierazle desberdinen balioak konparatzeko, bai Lurralde osoarekiko gorabeherak ikusteko. Atlasak bistaratzeko, sakatu Mapen ikonoa ikonoa kolektiboen zerrendan (beste leiho bat zabalduko da).

Hautatu kolektiboa eta datuak kontsultatzeko modua:

© 2010 – Arabako foru aldundia