

Gizarte Zerbitzuak sektore berri samarra dira gure inguruan, baina baita gizarte-babesaren esparruan gehien aurreratu dutenetako bat ere, azkeneko hamarraldi hauetan. Sektorea azkar hazi da, eta sektorearekin batera bai laguntza eskaintzen dien pertsona-kopurua, bai sektorean diharduen langile-kopurua, bai hura indarrean mantentzeak berekin dakarren inbertsio publikoa ere. Gainera, egun eskaintzen dituen prestazioak eta zerbitzuak asko eta askotarikoak dira.
Hazkunde azkar horrek behartuta, abian jarri dira informazio-tresna desberdinak, bi helbururekin: batetik, Lurralde honetan dauden gizarte beharrak jakitera emateko, eta, bestetik, haiei erantzuteko modurik egokiena zehazteko. Horretarako, hor ditugu Eustatek urtero argitaratzen dituen Gizarte Zerbitzuen Estatistika eta Zerbitzuen Eskabideari buruzko Estatistika, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Gastu Publikoari buruzko Txostena, eta zerbitzuen organo kudeatzaileek urtero argitaratzen dituzten memoriak eta zerbitzu-gidak. Informazio-iturri horiek datu asko eskaintzen dituzte sistemaren autonomia-mailako funtzionamenduaz, baina ez diete beti modu egokian erantzuten tokian tokiko informazio-premiei, eta hori oso garrantzitsua da Gizarte Zerbitzuena bezalako sistema deszentralizatu batean.
Gizarte Zerbitzuak Lurralde Historiko honetan egiten ari diren lanari buruzko informazio-tresna osagarri gisa sortu da, hain zuzen ere, Arabako Gizarte Behatokia. Web honen bidez, Arabako Foru Aldundiak Gizarte Ongizatearen alorrean diharduten teknikarien eta, oro har, herritar guztien esku utzi nahi ditu datu estatistiko batzuk, honako helburu honekin:
Behatokiaren edukiak hiru sailetan antolatu dira:
© 2010 – Arabako foru aldundia